XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaina, Erregearen hauziak galdua zirudien.

Herrian erakutsi zuen aberzaletasunari esker bakarrik salbatu ahal izan zuen erresuma.

Arko-ko Juana. Herriaren aberzaletasun hori neska gazte batek, Arkoko Juanak, Kondairak Orleans-ko neskatila deituraz ezagutuko zuenak, piztu zuen denen bihotzetan.

1412an jaio zen Arko-ko Juana Domremy herrixkan, Frantziako ifarekialdean.

Nekazarien alaba zen eta bere haurtzaro eta gaztaroa herrian eman zuen etxeko lanetan eta erruki egintzatan.

Bere aberriko herrixka eta nekazariei ingelesen tropek egin ohi zizkieten tratu txarrak eta erregea bera ere kinka larri hartan zegoela ikusirik, goi ahots baten eragina sentitu zuen bere baitan aberria salbatzera deitzen zuena.

Egun batez, bere gurasoei ezer esan gabe, ahaide baten bidez Baudricourt jaunaren aurrera iritxi ahal izan zuen; errege gazteluetako kapitain bat genuen jaun hori.

Neska ausartak Zeruak gomendatu zion eginkizunaren berri eman zion kapitainari.

Militarrak ez zuen sinistu nahi izan esaten ziona eta herriko neska iñoxo eta ikasigabearen ameskeri hutsalak iruditu zitzaizkion haren hitzak.

Baina horren irmo eutsi zion neska gazteak bere jarrerari kapitainak azkenean amor eman eta eskolta bat lagun zuela Karlos VII erregeren aurrera eraman erazi bait zuen.

Arko-ko Juanak, errege aulki gelan sartu zenean, erreberentzi handi bat egin zuen eta Karlos VII.a Frantziako errege bakarra aitortu zuen, eta ondoren, hartu zuen mezu jainkotiarra azaldu zion, Orleans salbatu nahi zuela, eta erregea Reims-ko hirira gidatzeko agindua hartu zuela, errege koroea jazteko eta ingelesak Frantziatik iraizi behar zituela.

Neskaren bizkortasunak, zintzotasun eta sinismen sutsuak printzea unkitu zuten eta haren sinesgabezia hautsi.

Neska ezezagunaren mende konboi bat bere tropa talde bat eta guzti jarrierazi zuen Orleans hiria ingelesen eskutik ateratzeko asmoz.

Orleansgo hiritar inguratuek poz handienaz hartu zuten, (...).

Karlos VII Mengs Yerres-ko jauregian Gilles H. Duberry-ren eskutik liburua hartzen dut.